XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hantxe utzi nituen nire bi lagunak, gari-itxasoan ezkutaturik.

Etxeratu nintzen ostera ere iluntze aldera, baina ez nuen ezer ikusterik izan: gau beltza zen ezkaratzean.

Den-dena zegoen ilun ilun eta ez zen han deusik higitzen.

Biharamun goizean, gosaldu ondoren, berriro jeitsi nintzen ezkaratzera: dena berdin zegoen, hantxe zegoen bezperako gari saldo bera mugitu gabe, baina... bi kainabera luzeen mutur-puntak ezin nituen aurkitu, eginahalak egin ondoren ezin nezakeen deus ikusi... Han ez zegoen inor!.

Ohizko egun arrunta zenez, don Jenaroren klase partikularrera joan behar izan nuen beti bezala.

Oso urduri nengoen klasean eta Fisika-ko ariketetatik bat ere ezin izan nuen ongi egin.

Orduak amaigabe iruditu zitzaizkidan, (inoiz baino amaigabeago, esan nahi dut!).

Halaz ere, amaitu zen noizpait klasea eta atera ginen handikan azkenik.

Goizetik susmo txar bat nuen eta beldur nintzen gainera...

Bazkalondoren, etxetik atera eta ijitoek zirkoa jarria zuten tokiraino ailegatu nintzenean... nire susmo txar guztiak gauzatu eta gorpuztu egin zirela ohartu nintzen (...).